XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerbait zeukan ezberdin alderdi berri hark Ipurterre Florentzat, baina ezin zuen antzeman.

Dena begiratzen zuen, zehatz eta erne, begiak irten beharrean, baina adimenean ezin zuen ezberdintasun horren seinalerik ezagutu.

- Nahikoa dugu euskaldun izakeraren alorrik nardagarrienetan ibiltzeaz.

Europara begiratu behar dugu.

Goizean seiretarako jaiki denok, gosari sendoa egin, lana gogotik, eta basta iluntzean parrandan ibiltzeaz.

Guregatik alkoholdun edariak bere balioaren lauean garestituko genituzke, eta tabernak hamarretarako itxi, eta alkoholemian positibo ematen duenari hiltzaile bati baino kondena handiagoa jarri.

Horretan gobernuko alderdiarekin ados gaude, eta hurrengo lejislaturan gobernuan egongo gara.

Hemendik esaten dizuet.

- Eta pantanoa?- galdetu zuen beste norbaitek.

- Gu beti egon izan gara proiektu handi eta dizdiratsuen aurka, batipat gehienetan geografia eta herrien kultura ez delako kontutan hartzen, baina kostaldean ur arazo izugarriak dauzkate....

- Eta nola botu asko daukagun kostaldean!- esan zuen gizon handi-erdiak.

Jendeak orduan txistua jo zuen, pitada izugarria, eta gizon osoak isiltzekoa egin zion gizon erdiari, ordurako garbi bait zegoen hizlaria zela gizon osoa, eta kankailua erdia.

Orduan Ipurterre Flok desberdintasuna nabaritu zuen.

Haiek ez zeukaten ertzainik bueltan, ez anorakez jantzitako gazterik, eta kazadoraz atonduriko gizonik.

- Eta zuek galdetu zuen Ipurterre Flok zergatik ez duzue zuen bururik protejitzen zuek?.